Jacques Barreix Urdiñarbeko ordezkaria da Xiberoko Botingoaren bürüzagi berria, iragan azaroaren 12az geroztik. Aho batez izentatürik izan da eta Jean Pierre Mirande, lüzaz kargüa segürtatü düanaren segida hartzen dü. Iragan neskenegünean eraman dü bere lehen biltzarra. jünta hontan bi delibero nausi hartürik izan dira. Lehenik Esküaldeko Parke Natural baten sortzeko egingarritarzüna eta interesaren neürtzeko gisan, 2017an estüdio baten egitea deliberatürik izan da eta bestetik, Ahuzki izenaren begirantxarentako ürratsen egitea. Jakin behar da Gers departamentüko entrepresa batek Ahüzkiko hurarekin Whisky baten egiteko xedea badüala, eta Ahüzki marka jadanik pausatüa düala. Xiberoko Botingoak, hebenko izenekin eta dügün irüdi honarekin ez beitü zer nahi egitera ützi nahi, eginahalak eginen dütü, Botingoako eremüan den hontarzünaren zaintzeko.
Jacques Barreix :
- Politika
- Agerraldiak: 1935