Maule-Lextarreko herriak gogoeta bat abiatu dü hiriaren antolakaz, ondoko 10 urterentako. Ikerka bülego batek lagüntza ekarriko dü eta herritarrer galteginik zaie parte hartzea gogoetan. Lehen bilküra püblikoa martxoaren 16an agitüko da. Bada zer egin, zeren eta Maule-Lextarren bada etxe handi hüts hanitx beita, zoinen jabeek ez düen ahalik zaharberritzeko. Beste gogoeta geietan dira : nola saleroska saila hobetzen ahal den, hoinez edo pirripitaz ebilteko güneak behar direnez? Ühaitz bazterra nola hobeki baliat ? Eta besterik… Hona, nolako gogoetaldia proposatzen den Mauletarrer. Hitzordüa : martxoaren 16an arrestiriko 5ak eta erdietarik goiti, Maule-Lextarreko Herriko Etxean. Lau gogozkagei plantatüren dira eta antolakarentako hobe lizate izenen emaitea aitzinetik 05 59 28 18 6705 59 28 18 67 telefona zonbakiala deitzez.
Xehetarzünak Mixel Etxebest-rekin :
- Politika
- Agerraldiak: 1871