Hori jakinarazi deikü Christelle Mange aüzapezak, iragan ostiralean agiantzen karietara. Lehen xede haundia, Sohütako karrikaren trebexkatzearen berantolatzea da. Autoen abiadüraren tiipitzea da xede honen helbürü nausia, ebiltarien segürtantxaren hobetzeko. Parada horrez elektrika eta hur sareak lürperatüko dira. Millioi bat euro kosteko dü xedeak eta 500000€ heineko lagüntzak espero dütüe. Lanak barantailan hasiko dira bena lehenik herritarrekin bildüko dira xedearen presentatzeko eta obren denborako desbideratzen aipatzeko. Bigerren xedea da, Hokiko leheneko eskolaren berritzea. Bi alojamentü eta herriko sala bat eginen dira. Aitzinkontüa ez bada oraino osorik finkatürik, lanek 600000€ iraganik kosteko dütüe eta Departamentü, Hiri alkargoa eta Estadotik lagüngoak ükanen dütüela segürtamena üken düe jadanik. Azkenik, Frantzian abiatürik den konsültazionearen karietara, Herriko Etxeak biltzar püblikoak antolatüko dütüela jakinarazi deikü Christelle Mangek eta dagün urtean eginen diren Herriko Bozetan berriz presentatüko den ez düala oraino erabaki erran deikü. Christelle Mange aüzapeza :
- Politika
- Agerraldiak: 1646