Euskal Herriko Alkargoaren ebilmoldeaz jenteek zer zioten jakin nahiz, BATERA plataformak hamasei bilküra pübliko antolatü dütü Iparralde osoan. Xiberoan biga baziren, bata Atarratzen, eta azkena Maulen. Bilküra horietan, Euskal Herriko Lürralde alkargoaren alde hon eta txarrak xeheki bildü dira. Lan hori eginik, ondoko ürratsa, emaitza horien irakurketaren egitea date. Lan hori, hamar lagünen artean eginen da, non badiratekean, legean aditü direnak, haütetsiak, eta jentarte zibileko partaideak. Hortik elki oharrak, Bateraren bilküra orokor batean aipatüko dira eta, Euskal Alkargoari helaraziko zaitzo. Hantik harat, egingarri den kanbiorik ez bada agertzen, Baterak ez dü baztertzen mobilisazio zabalagoen antolatzea. Bilketa lanaren emaitzak, dagün urte hatsarreko agertü behar lükie. Frantxoa Camus :
- Politika
- Agerraldiak: 1561