Urte oroz bezala, Mauleko sü-ehaileek agiantzak aurkeztü dütüe eta urteko ondoriotzatze aski baikorra egin düe. Orotara, 472 elkaldi egin dütüe eta horietarik 342 jenteen ürgaizteko izan dira. Horrek erran nahi dü elkitzeen %72a heltüra egiteko izan dela. Bestalde, agitü dira 64 süte, (elkitzeen %14a), 35 botüra destorbü (%7a), 20 elkaldi desbardinentako eta 11 arriskü teknologikoengatik (%14a). Elkaldien %68 egünaren barne igaraiten dira eta tenore horientako sü-ehaile solten mentsa badela erran deikü Jesus Oliva, Mauleko sü-ehaileen bürüak bürüak. Hortarako, xiberotar ororer dei egiten dü, egünaren barne libratzen ahal direnak sustut. Sü-ehaile izateko formazioneak segürtatzen dütüe eta kalitate berezirik ez da behar, gogoa eta denbora baizik ez. Agiantzetan, departamentuko su-ehaileen batarzünaren bürüa bazen (Union Departementale des Sapeurs Pompiers 64). Eta hortaz baliatü gira alkartearen ezagützaren egiteko. Honek beitütü formakuntzak emaiten zoin nahi herritarrer, bai eta arduratzen sü-ehaile gazteen trebagünetzaz (8 badira departamentüan, 13-18 urteren artekoentako eginik.) Jesus Oliva, Mauleko sü-ehaileen bürüak urtean agitüetzaz berri emaite deikü:
Claude Vidal, Pirinio Atlantikoak sü-ehaileen batarzünaren bürüak (UDSP64), departamentüan egin diren lanak aipatzen deizkü..