Dagün neskenegün arrestitan, herriko etxeen aitzinean elkarretatzeak antolatürik dira ipar euskal herri osoan.
Konfinamentüa dela eta, beharrezkoa üdüritzen zaie herritar zonbaiter multzo ttipika alkartzea memento hontako egoera aipatzeko eta zer egiten ahal den ikusteko.
Gobernamentüak hartütako neurriak ekonomiaren babesteko eginik direla pentsatzen düe eta üngürüko jentearekin alkartzez, segürtantxa neurriak eta osagarri sistema arra pentsatzea da helbürüa, gure askatarzüner honki gabe.
Güneka biltzea lehen ürrats bezala proposatürik da, biharko bidea alkarrekin haütatzeko.
Hitzordüa kantüko herriko etxean emanik da, neskenegünean, arrestiriiko 5 orenetan !