Michel Etxebest Mauleko mera ohiak estatü kontseilüari dei egin zeion Mauleko haüteskunden arregitearen galtegitez.
Bi arrazuengatik : lehena kanpaina denboran Louis labadot-ren taldeak egin difamazionearen salhatzeko. Bigerren arrazua, meraren zerrendan 2 haütetsi ez beitziren Maulen bizi.
Estatü kontseilüak arrapostüa eman dü aste hontan. Clément Potier eta Jean Patrice Bassano Union Citoyenne zerrendako haütetsiek beren leküa ützi beharko düe.
Michel Etxebest erabaki hortaz kontent agertzen bada, Louis Labadot-k dio 2 haütetsiak legetan direla. Ez badü auziari dei eginen, erabaki hori politikoa dela salatzen dü.
Louis Labadot:
Michel Etxebest: