XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Jentarte haütüa

Bordale eta Hendaiaren arteko abiadüra handiko tren bide xede berriak bazterrak harrotzen dütü kostaldean. Herritarrak, haütetsiak eta alkarteak mobilisatürik dira beren ezadostarzünaren erakusteko. CADE edo üngürümenaren alte ari diren alkarteen kolektiboak azkarki ari da tren bide xede berriaren kontre eta igaran asteazkenean Maulen bilküra pübliko bat antolatü dü barnekaldeko jenteen informatzeko. Xedea zerentako ez düan honartzen jakinarazi dü eta eramaiten den garaio politika salatü dü. Gü ere xedearen ondorioak jasanen dütügüla azpimarratü dü, gure legarren bidez pakatüko beita Bordale eta Hendaiaren arteko abiadüra handiko tren bide berria. Azkenean, CADEk garaio motaren haütatzea, jentarte edo gizarte süerte baten haütatzea dela gehitü dü. Beste informazio bilküra bat finkatürik da barnekaldean dagün azaroaren 26an ostirale gaüan 20.30etan Donapaleuko Herriko Etxean, LEIA alkarteak antolatürik eta manifestaldi handi bat orai danik antolatürik da, dagün abentüaren 11an neskenegünarekin arrestiriko 15etan Lauga salaren aitzinean.

Entzün France Bonillo CADE alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan