Neskenegünean arrestiko 3 orenetan Baionako karrikak beteko dira alojamentüaren espekülazioari ez erraiteko !
Azken hilabetetan üsü aipatzen den arrenküra da : saltzen diren etxen eta alokaidüen prezioak azkarki goratzen dira, etxe hüts paketa dütügü karriketan eta bigarren etxebizitza geroz ta haboro ikusten.
Kostaldian problematika hortaz hanitx mintzatzen balin bagira ere, xiberoan ber arrenkürak dütügü.
Manifestaldia aitzaki gisa hartürik, Jean Pelle Iriart Aloze Ziboze Omizeko merarekilan mintzatü gira. Xiberoan arrenkürak zoin ziren, herriko etxeetan ze tresna baliatzen ahal zen eta herri alkargoan denbora horietan zertan zen etxebizitzaren problematika esplikatü deikü :