Maule Agerriako auziak aitzina jarraikitzen dü!
Ohitaz dezagün epaitegiak Agerriako 2 arra hartze proposamenetarik Euskal alkargoarena züala haütatü.
Horren salatzeko "Agerriako lagünak" izeneko alkartea sortü eta astearte hontan 30bat jente poloko jüntala joan ziren beren ezadostarzüna erakusteko.
Hori dela eta poloan eztabaidatü eta arrapostü emanen zuela erran züen.
Hortako Jean Marc Baranthole eta René Queheille Xiberoko Botzala jin zaizkü arrapostü emaitera.