XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Lakarrin 300 pertsona espekülazionearen salatzeko !

Lakarriko kontseilüak züan neskenegün hontan mobilizazionealat deitü.

Kostaldeko etxebizitza arrenküra Xiberoalat lasterkaz hüillantzen ari da…

Mobilizatze honen arrazua : 2015an 8000€tan saldürik izan zen borda bat, egün 350 000 €tan salgei dela. Hau prezio ofiziala da, pentsatzen ahal da xehez ere parte bat pakatürik dateala.

Herritar gazte edo adineko eta haütetsiak nasaiki agertü dira beren lotsaren agerrarazteko. Azpimarratürik izan da holako prezio bat igaiten üzten bada, merkatüan erreferrentzia gisa hartürik izanen dela.

Iniziatibaren lehen ürratsa zen aste undar huntan, gazteak Xiberoan bizi ahal ditian prezio hunargarri batetan.

Oroer zabalik den lan bilküra bat antolatzen düe , martxoaren 25an gaüko 8orenetan Atharratzeko Etxahun gelan.

 

Manifestaldian bildü lekükotarzünak :

Neskenegün goizan xüxenean igan den emankizün osoa: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan