Atarratzeko kantonamentüan 4 gerren haütagei bat ! Iragan ostiralean, Jean-Pelle Iriarte Aloze-Ziboze-Omizeko aüzapeza eta Xiberoa Herri Alkargoako lehendakari ordeak bere bürüa ofizialki presentatü dü. Egün zonbait lehenago, Mixel Arhantcet Kontselari orokorrak jakinarazi züan ez zela martxoko kantonamentüko bozketan presentatüko, eta bere leküan Jean-Pelle Iriart ontsa ikusten züala. Presentatzen bazen, bere sustengü osoa ekarriko zeiola gehitü züan, erran nahi beita Force 64 taldeko sustengüa. Jean-Pelle Iriart hatsarre batetan etiketarik gabe abiatzen bada ere, argi erran dü haütatürik bada, Jean-Jacques Lasserreri bere botza emanen deiola Kontseilü Orokorreko lehendakarigoarentako. Bestalde, kantonamentüa bizirik etxikitzeko nahia dü eta Jean-Pellek deion bezala, lan izanen dela izan dadin zerbütxü publikoa begiratzeko, ekonomia süstatzeko eta osagarri saila zaintzeko.
Entzün Jean-Pelle Iriart Atarratze kantonamentüko haütageia :