Neskenegün goizan xiberoko sindikateko urteko azken biltzarra igaran da. Eta hontan aurtenko kontüen bilan bat egin da bai eta egünko arrenkürak aipatü. Aurten 2014an eta 2020an bezala hurra jinarazi behar üken düe ments beitzen. Eta horreri ihardesteko hantik igaiten den ütürri baten erabiltea pentsatzen hasi dira.
Jatetxearen eramaileak ere bai joaitekoak dira eta dagün urtean sindikatak ez du erabilpena alokatüko bena bai bea hortaz ardüratuko.
Hots düala urte zonbait saltegiarekin egin ziren bezala. Lehen hau ere bai pribatuer alokatzen beitziren.
Saltegian justoki tona bat gazna saldürik izan da aurten markak oro haustez.
Ondoko urtentako ibilbidearen finkatzeko "diagnostique pastorale" izeneko ikerketa bat eramanen due ere.
Xehetarzünak Jacques Barreix :
- Politika
- Agerraldiak: 980