30 bat jente bildü dira XEKK edo Xiberoko Espekulazionearen Kontrako Kolektiboak deitütako ekintzala.
Ozazen bildü dira neskenegünean eta etxe hütsen üngürüa egin düe horien seinalizatzeko kartu zonbaiten bidez. Ozazen berean 15 etxe beno haboro dütüe markatü. "Etxe hüts" hitzan sartzen dütüelarik, bigarren etxe bizitza edo sos egiteko baliatzen diren etxeak ere.
Irabarnen jadanik ber ekintza egin züen, eta horrezgain etxe batetan oren zonbaitetako oküpazione sinbolikoa egin zireian. Horrentako salatze bat pausatürik izan dela entzün düe.
Halere okupazionea ekintza bezala ez zirela baitezpada baztertüko jakinarazi düe kolektibokoek. Üda hontan ekintza zonbait egin gei beitütüe orano.
- Politika
- Agerraldiak: 1078