Neskenegün goizan 90 bat pertsonak bizikletak har eta, Maule eta Ezpeize arteko treinbide ohia hartü düe.
« Les voies du saison » herritar alkarteak, "Sepanso" eta "Bizi !" xiberoa ekolojista alkarteek deitürik, Omize-pea eta Ezpeize arteko 2km bide handiko desbideraketaren egiteko xedearen kontre agertü dira.
Mobilizatü diren herritarrek, bide berriari alternatibak proposatü nahi dütüe, salatzen düe minüta bat beno gütigo baizik ez dela irabaziko.
Beren arabera, laborantxan egarik diren 4 edo 5 hektara lür hon kondenatürik lirateke, 12 familia hunkirik beren jabegoan, horien erdia laborari direnak.
Xehetarzünak René Ayphassorro-rekin: