XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Ele arrazistak izan badira Mauleko herriak zigortüko dü

Ele arrazistak izan badira Mauleko herriak zigortüko dü

« Ele arrazista izan direla ondorioztatzen badü inkestak Mauleko herriak zigorrak ezarriko dütü" Hala ze ihardetsi düan Louis Labadot, Mauleko aüzapezak, kontseilü ondotik galtozkatü dügülarik gai hortaz. Igaran igantean Saint Medard en Jales-eko partidan irain arrazistak izan direla salatürik izan beita, inkesta bat zabaltü dü rugbi federazioak.

Kontseilüko aipamenetan, aurtenko aitzinkontü parte harzalearen irabazleak aurkeztü dütüe : Collectif Souletin-ek kanpoan ekitaldien egiteko materialaren erosteko 2700 euroko ükenen dütü.
Tennis alkartek 1200 euro banku zonbaiten erosteko eta Zanko balu alkarteak 11 100 euro materielaren erosteko, günearen sargia segürtatzeko eta kanpoko ostatü baten eraikitzeko.

Mauleko ühaitz bazterrean diren etxe jabentako sos lagüngoa bat ere bozkatürik izan da ondoko 5urtentako, arraberritu nahi badüe, obren %5a pakatzen ahal lüke herriko etxeak.
Hortaz gain, Irabarneko gaztelüari 40 000 euroko atzinatze baten egiteak eztabada sortü dü, Agir ensemble pour Mauleon taldekoak püblikoaren izatearen kontre agertzen beitira, argümentatzez ez dela ontsa funtzionatzen.
Ez adostarzün bat agertü da eskola pribatüeri emaiten düen lagüngoentako ere. Gehiengoak erraiten baldin badü ezin dütüala goratü finantzek ez beitüe üzten, oposizionekoak kontribüzioa goratü nahi lüküe.
Seteme hatsarre hontatik zentra afrikako familia batentako autobus bat ezarri düe plantan Mendialdetik eskolala. Hor bizi diren beste ikasleer ere zabalik dela berretsi du Louis Labadot-k.


Sebastien Challa Agir Ensemble pour Mauleon oposiziokoa :


Louis Labadot auzapeza :

1-4mn  errugiaz
4-12mn eskola pribatuer lagungoaz
12-17 mn : zentroko etxeen arraberritzeaz, eta sos lagüngoaz
17-20mn : Autobus berria mendialdetik
20-27mn : Mauleko ospitaleaz

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan