CGT, Solidaires eta FSU sindikateko manifestaldiak 40 bat pertsona bildü dütü zerbütxü güne aitzinean karrikak hartü aitzin.
Xiberoko kolektiboak aldiz jüntatü dira herriko etxe aitzinean Mauleren üngürüa egin beno lehen. LAB, Palestinaren aldeko taldeak eta Xiberoko bidearen kontreko kolektiboek hitza hartü düe ere bai. 80 bat pertsona hor ziren haien aldarrien ekarteko.