Xiberoko bidea departamentüaren lehentarzünetan da !
Horren erraiteko Ezpeizerat jin dira atzo (asteartea) departamentüko bürüa Jean jacques Lasserre eta bere ordaia Pepela Mirande.
Berriz ere segürtamen eta Xibero indar ekonomikoetik hüllantzearen argümentüak aitzinean ezarik izan dira.
6,5 miliu kosteko dü orotarat projeta eta 2026ko urte hatsarrean lanak hasi nahi lütükie
Ohartaraz dezagün errekurtso bat pausatü düela opozizioneko talde ekologistek eta herritarren alkarteak.
Han ginen Pepela Mirande eta Jean Jacques Lassere-en presentatzearen entzüteko: