Presoak, presontegiak eta herritartarzüna aipagei izanen dira Tarnose, Baiona eta Maulen abentü hatsarrean. Hiru hitzordü proposatürik dira abentüaren 9 eta 10ean. Ostiralearekin, Tarnozeko Mediatekan, gaüko 21etan « Herritartasun eta Presontegia » mintzaldi eztabada iraganen da heinbat parte hartzaleekin eta neskenegünean Baionako Mediatekan arrestiriko 17.15etan « Dans la peau d’un maton » libürüaz mintzatzeko kümit zidee Arthur Frayer idazlearekin. Azkenik, Maulen “Toute ma vie en prison”, Ipar Ameriketako presontegietan düala 30 urtez etxekirik den Mumia Abu Jamal aipatzen düan, Marc Evans eta William Francome-en filma dokümentala hedatüko da, Mauleko Zinka ostatüan, abentüaren 9ean gaüko 20etan. Lehentxago, 19etan pintxoak eta züntzür bustitzea hartzen ahalko da.
Entzün Gabi Mouesca OIP edo presontegien behagüneko ardüradüna :