Emazteek jasaiten dütüen injüstizia, diskriminazio eta bortizkeri güzien salatzeko eta oritarazteko ospatüko da martxoaren 8ean Emaztearen Egüna. Sail zonbaitetan egoera hobetü bada, soldata mailan, bere lanpostü eta ber konpetentziekin güttiago hunkitzen jarrakitzen düe emazteek, alta legeak badira bena ez dira aplikatürik. Lanpostü baten lortzeko ere emaztea izatea gatik diskriminazioak badira beti. Bena arrazo nausia baratzen da gizonen ganik emazteek jasaiten düen bortizkeria. Frantzian 5 egünetarik emazte bat hiltzen da bortizkeriaren ondorioz. Bortizkeria hori üsü ixilean gelditzen da. Informazione kanpainak builtarazten dütü Estadoak eta telefono zenbaki bat ere sortü dü emazteen salatzearen küdeatzeko, hau da 3919 zenbakia.
Entzün gizon zonbaiten lekükotarzünak :
Entzün Véronique Etchegaray Mauleko Herriko-Etxeko zerbütxüen züzendaria