Fedea eta sinestea haurtzarotik hazten beita, Pitzgarri alkarteak urte orotan animazione eta inganioak eskentzen dütü. Eki kilometroak, ikastetxeetan permanentziak, antzerki ateleriak, Pitzgarriko bilgüne ala bakantzetako egonaldiak, segür badüe zer egin eta antola Maite eta Clément bi animazaileek. Aktibitate güzi horik ontsa ebilten badira ere, haur eta gazte haboroen hartzeko prest agertü da alkartea bere biltzar nausian. Üda hontan egonaldiak proposatüko dütü eta horren berri dükezüe laster irrati hontan.
Entzün Jeannot Etxetto Xibero Gaineko erretora :