Hori dü proposatzen 2012az geroz Maillage alkarteak !
Gogor da etxe hüts batetan zahartzea konpainiarik gabe eta etxeko lanen aitzina joanaraztea. Maillage alkarteak harremanetan ezarten dütü nahian diren adinetako pertsonak, gazte batekin alkarrekin bizi ditian. Alokaidürik galtegin gabe bena egünoroztako bizian present izateko eta artetarik lagüngoaren ekarteko : zikin ontzia elki, kuntrebentak zerratü ... Maillage alkarteak xiberoan ere manera hortako kolokazioneak sortü nahi lütüzke.
Harremanetan sartzeko maillage.org webgünealat joaiten ahal zidee.
Anne Laure Dupuis, Maillage alkarteko langilea: