Mauleko ospitaleko langileak kexü dira !
Mauleko ospitalean aitzinean ehün bat jente hüllantü da ostegün arrestiri huntan
Mauleko ospitaleko züzendariak zerbütxü berri bat plantatü nahi düala ber langile heinarekin salatü düe.
Horrek egonliarren egünoroztakoa txartüko düala uste düe eta ez zaüe süportagarri.
Bestalde, urte ürrentzeko prima baldintzatürik izanen zaiela gehitü düe.
Züzendariaren ganik errezebitürik izatera galtegin dira bena mementoko ez dira heltü akomatzera tenore batetarat.
Jerome Etchemaite cgt-ko eta mauleko ospitaleko langilea:
Valérie Héas züzendaria: