Urte oroz bezala, Haurrak alkarteak bere merke saltzea antolatzen dü bihar. Haurrentako txostagailü eta ñeñentako tresner berezitürik den merke saltzea da.
Edonorrek etxen erabilten ez dütüan tresnak ekarten ahal dütü egün Mauleko parropiala eta alkartekoekin adostüko da prezioa. Estatü izigarri honean diren tresnak baizik ez dütüe hartzen, ebilten direnak prefosta.
Horik oro bihar saldüko dira ber leküan 8ak45 etarik arrestiko 5 etara.
Xehetarzünak Bernadette Belleau Sehebiague eta Michele Aycaguer alkartekoekin:
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 1133