40bat kide ari dira urte osoan lagüntzen eta iragan ostiralean urtearen bilana egin düe beren biltzar nausian.
Üsatüzko lagüngoetaz gain, lehen sokorrien formakuntza denboran destorbü edota itxeser (bai üholde, lür ikara, ..) bürü egiteko aholkü emaiten düe.
Ikastaldi horiek urtean zehar eskeini düe bai 200 ikasle, 90 gehitü baita 40 jenter 2 urtetarik arra jiten direnak.
Jakin kurutxe gorriaren egongia Mauleko zerbütxügüne parrean dela eta zabalik düzie astelehen goizez, edota asteazken eta ostegün arrestiez.
Xehetarzünak Maite Etchevarria-ekilan: