XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

2,3 miliu euro Mauleko osagarri etxearentako

2,3 miliu euro Mauleko osagarri etxearentako

Igaran asteazkenean, Akitania berria, Departamentüko osagarri ajentzia, Departamentüko kontseilü, Euskal Hirigüne Alkargoaren ordezkariak eta hautetsiak bildürik ziren Mauleko eta Atarratzeko osagarri etxeen estrenaren egiteko. Mauleen, orotarat, 185 ohe dütian ospitale eta erretreta etxearen kantüan da osagarri etxe hau.
Düala 2 urte zabaltü zen, Euskal Hirigüne Alkargoaren kudeantzan, bai eta Europako, Estatüko, Akintania eta Departamentüko sos lagüngoekin.
Egünko egünean osagarri zerbütxü zabal bat eskentzen dü, badira : 4 bedezi, bihotzeko bedezi berhezalari bat, Larrüko minen berhezilari bat, Laneko medikuntza zerbütxüa, bai eta artazale andana bat, janari saileko bat, mintzatzeko nekeen artazale bat, begietako nekeen artazale bat eta erizain talde bat.
Lekü hortan ere  jente adinetakoen etxetan artatzeko zerbütxüa eta etxetan ebilten diren zozial lagüntzaleen bülegoak edireiten ahal dira.

Renée Carrique eüskal hirigüne alkargoko ordezkaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan