XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Sohütako herriak hiru alojamentü berritü dütü

Sohütan hiru alojamentü berritütik izan dira « HSA habitat sud atlantique » eraikuntzari esker.
Berritze kontratü batiri esker, fresak oro pakatzen dütü HSA-k eta 50 urteen bürüan alojamentüak arrajinen dira herriala.
241 000 euroko kostea izan da orotarat eta Sohütako herriko etxeari lotürik diren alojamentüak dira.
Bi T2 heineko alojamentüen haütüa egin da, aijago alokaidatzen direlakoz eta galtoa hor delakoz
T1 bat gehitürik izan da.
Herriko etxeak beste 5 zozial alojamentüen projeta balüke ondoko urtearentako
Sohüta da Xiberoko bigerren herria jentezionearen aldetik.
1100 bizizaleekin herritarrik galdü ez düan herri bakotxetarik izan da Xiberoan INSEE frantziako eraikuntzaren arabera.

Xehetarzünak Christelle Mange Sohütako auzapezarekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan