- Kultura
- Agerraldiak: 912
Gehitüak bezala, Muskildi eta Urdiñarbeko eskolako haurrek haien pastorala muntatü düe !
Idaztetik, apaindü sortze eta eszenan agertzea arte, dena haien eskütik sortü düe Mixel Etxekopar, Maitena Eyheramuno eta andereñoren lagüngoari esker.
« Ortzadarra » pastoralean 4 erresüma, Ñarbekistan, Kildistan, Afrikaraibi eta Lanbamerika, gerlan ari dira bata bestearen lürraldeak berenganatzeko.
Horren bidez haurrek imigrazionea, integrazionea eta alkartarzüna lantü düe.
Gure erreportajea heben entzüngei :
Igaran ostiralean goizan beste xiberoko eskolen aitzinean eman züen eta gaüan aitetama eta herritarrek zinez preziatü züen.