XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

« Les amis du château » alkarteak bere urte orozko hitz ordüa prestik dü !!

Mauleko Gaztelüaren arrabiziarazteko xedearekin abiatü zen alkartea eta üsantxa hartü dü azken urteetan ikusgarri baten egiteko urtekal ala kasik ;

Aurten Béatrice Lahargoue-k penstatürik eüskal mitologia eta don quichotten nahaste bat proposatüko da.

Hiru aldiz emanen da üztailaren 20 21 eta 22ean 7ak eta erditan Mauleko gaztelüan

Jacky Barcos:

Previous Next

Aste ondar hontan Tokia mauleko antzerki konpaniak Otonaia izeneko ikusgarria proposatzen züan, 10 minutako eszena ttipi andana bat baziren, manera berezi batetan emanik. Otoetan igaiten beitziren eta ikusleak gibelean jarten edo üngürüan egoiten ahal ziren.

Iulen Guiresse han günüan :


Beste parada bat bada honen ikusteko asteazken hontan arrestiko 7 orenetan Atarratzeko trambidean.
Previous Next

  1. gaüaldi lirika arrahorra da Altzürükün !!

Neskenegün huntan 8ak eta erditan, urte oroz bezala ala kasik, San Marttiko elizak botz ederrez aranatüko dü.

Maddi Oihenart, Michel Arotce, Jean Michel Bedaxagar eta Pier Pol berzaitzek xiberotar partea segürtatüko düe .

Ondotik Leila Brédent , Yana Boukoff eta marjorie Muray sopranoak, Jean Goyetche ténor-a eta Georges Dumé-ren piano ezagün dirate ondotik .

Johañe Carricaburu:

 

Previous Next

"Otonaia" izeneko Tokia konpaniako sorkuntza berria estreinatüko da neskegün hontan. Mauleko plazan 20 bat autotan sartzen ahalko zide antzerki soegiteko.

Xede horren sortzea eta bürützea aipatü deikü Michel Foucher-k :

Lehen ürratsak maulen egin dütüan « Sor(tu e) ginak » ikusgarria Maulerat jiten da üztailaren 7an !

Lehen ürratsak maulen egin dütüan « Sor(tu e) ginak » ikusgarria Maulerat jiten da üztailaren 7an !

Hau da, Sorginen auzietaz ikusgarri bat ohiko xendetarik elkirik.

Sorgiñer üsatüan emanik den itsüratik elki nahi üken düe :

Hartako sorgiñen historiaz ikerketa lan batetarik landa Sor(tu e) ginak ikusgarria sortü da.

Dantza, testo eta müsikaz josirik datean ikusgarriarentako hitzordüa :

Üztailaren 7an Maule gaineko plazan, 7ak30tan.

 

Laida Camus eta Fanny Marmayou:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan