XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Neskenegünean San Frantses lizeoko kirol gelan hitzordüa düzüe Bilabal taldeko 9 müsikalariekilan. Haiek folk dantzak eta eüskal dantza jauziak emanen dütü eta proposatzen düe algarrekin momentü hontaz gozatzea.
Hein handiko musikalariak dira eta jadanik Europa osoan kuritürik dira arrakasta ejerra bildüz Bilakako dantzariekin.

Jokin Irungarrai :


Hitzordüa 15etan dantzen ikasteko, 19etan züntzür bustitzea eta 20ak30etan dantzaldia. Izena emaiten ahal da ikastaldian deitzez 06 75 21 74 92. Sartzea 10 eurotan gehitientako 5 euro estüdiant eta erretretadünentako eta 20euro ikastaldi eta dantzaldiko.
6. diska elkitzen dü Jean Michel Bedaxagarrek

Erresiñola izeneko diska elki berri du Jean-Mixel Bedaxagar-ek. 6garren diska dü, lehena düala 40 urte justo grabatürik izan zelarik.
Diska hortan Errege Belda akordeoi joileak lagüntzen dü bai eta Juan Mari Beltran, txirula Kornemusa eta beste instrumentü zonbaitekin.
Erresiñola izena düan diska hortan 15 kantore badira, ahaide berri zonbaitekin, Xalbador-en Esperantza gabeko amodioa testua musikatü beitü.
Hortaz gain, Alienor pastoraleko hontü zütüan kantore zonbait entzüten ahal dira ere.
Elkar argitaletxearekin argitaratürik, oraidanik goiti salgei da .
Jakin ere azaroan Urdiñarben kontzertüa eman gei dü, data finkatü ondotik xiberoko botzan jakinaraziko deizüegü.

Jean Mixel Bedaxagar :

Previous Next

Mus txapelgoa eta gaüaldiren ondotik Pitxu Gaztetxeak nahi züan ideia bat atzaman gaztetxea ez dadin bestarekin baizirik lotürik.

Ordin Xiberoko gazteek ideia üken düe ürrietako ostirale oroz, euskal herriarekin lotürik den filma ala dokümental baten igaranaztea.

Helbürüa da euskal herriaren istoria eta kültüraren agerian ezartea euskaz izanen den gaüaldi baten denboran.

Xehetarzün haboro Leire Casamajou Elkegarai, gaztetxearen kide bat :

Previous Next

Baretouzeko ibarreko eta Xiberoko testigantzak bildü dütü, haren 3 gerren libürüaren idazteko.
Libürü hori  Sur les senties du refus, 1939-1945 Espoirs et Drames vu d’une valée biarnaise et d’ailleurs
Xiberoko 16 testigantza üken dütü, non eta ere kuntatzen düen nola jakin diren gerla hasten zela, nola bizitü ziren jenteen joaitea,preso izatea, bai eta ere ezkapatzea…
Libürü hori ürrietaren 27 elkiko da, eta Mauleko libürütegian saltzeko date.

Xehetarzün haboro idazlearekin :
 

Previous Next

Tünaka alkarteak, Kakotxa kültür günean Atharratzeko Arranpia karrikan, bere musika atelierrak berriz hasi dütü. AUrten berritarzün zonbait proposatzen dütü : ikastaldiak ürrietako bakantzetan marrazkia eta müsika üztartüko dütüanak, libürü presentatze berriak, kurtsoak eüskaraz...

Xehetarzünak Fleur junarazlearekilan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan