XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Berritzaren 3.besta

Azaroaren 16eta 17 an date egitarau zabal batekin. Xehetarzünak Pette Jaragoyhen alkarteko kidea eta Laida Camus Etxekopar langilearekin :

Bazkarian edo atelerietan izenaren emaiteko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Haurtzaintegi eüskaldünak lagüntü!!

Osoki eüskaraz diren Iparraldeko 8 haurtzaintegi ta haurtzain etxe (Xübükota barne) jüntatü dira Konkolotx alkartean.

Urte oroz 100 galtoer ez düe arrapostü emaiten ahal !

Horri bürü egiteko bidean, langile bat hartü düe denbora erdiz.

Lüxi Aguergaray:

Lagüntzeko: https://www.helloasso.com/associations/konkolotx

05 59 37 07 40
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
2022ko Tulalaika besta emankorra izan da

2023ko TULALAIKA xiberoko iksatola eta kolegioaren bestaren edizionea oxo kauxitürik izan da !!
Iragan astean bildü da antolazale taldea bildüma orrokor baten egiteko eta ondoko edizionearentako egin behar ziren doitzeen aipatzeko.
Horien artean bortizkeriari bürü egiteko protokola aipatü da bena ere haurren xokoaren ala orano kontzertüen antolatzeko manera eta tenoreak
Dagün edizionea berriz Pagolan eginen da maiatz huntan

 

Txema Lucuix ikastolako etxenkoa  eta antolazaletarik:  

Previous Next

Altzürükü eta Berangoko herritarrak jüntatü dira aste bürü osoan, beren harremanen ofizialtzeko eta bestatzeko.
Bi herri horien meriek deliberatü dire aspalditik harremanetan diren bi herrien biazkatzea.
Hori de la medio, Berangok deliberatü dü aste bürü partikülar baten antolatzea : kantaldi batekin, bai eta ere egünaldi bat xiberotar dantzen eta xiberoaren deskubritzeko.
Bildü diren sos oxoa altzürüküko bedatse lilia alkartearentako date.
Barangotarrek eta Altzükütarrek jakinarazi düe ez zela gaur ürrentzen bena gaur hasten, kültüraren, sozialaren bai eta ere jenteen artean eta aitzina eramanen zirela alkaretatze hori.

Gaüaldialat hüllantü gira :

Berango eta Altzürükü arteko biazkatzea

Aste ondar hontan Berango eta Altzuruku arteko senidetze bat eginen da. Bi herrien arteko harremanak handitzearen helbürüarekin, 2 egün berezi antolatürik dira Altzürükün astebürüan.
Ostiralean senidetzea izenpetüko da bi herrien artean ofizialki, lehen ezagütza bat egitez.
Neskenegün goizan dantza ikastaro bat emanen zaie eta arresti apalean kontzertü berezi bat emanik date : Bedatse liliak, Altzükütarrak, Otxandategi, Txarli eta Joseba taldeak ikugei dirate, eta ondotik aihari bat proposatürik date, bizkaiko janariarekin. Aihaiteko erreserbatu behar da : 06 45 48 18 68
Neskenegünean arrestiko 6ak30tan hasiko da Altzürüküko elizan.
Xehetarzünak Dominika Epherre antolazalearekilan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan