Berriak

Ostirale hontan (arramaiatzaren 7an) Irabarneko jauregian, dantza, müsika eta beste arte formak üztartürik dirate Mauleko kulturaldiaren kari.
Alabena konpainiako Arantxa Lannes artista:
Emanaldia gaur 7tan Irabarneko jauregian; oren bat beno gütixigo iraüten dü.
Arramaiatzaren 8an Xiberoko Botzak Iparraldeko Haur Kantu Txapelketako finala antolatzen dü.
Xehetarzünak Johañe Bordaxar eta Iulen Guiressekin.
Guillermo Ganuza Arriaga-k bere margoak erakusten dütü Kakotxa kültürgünean arramaiatzaren 8ak arte.
Orai laborari lanbidea ützirik berriz margotzen hasi da. Kakotxan 13 margo eta bere marrazki kaierak ikusgei dira.
Guillermo Ganuza Arriaga :
Aitzindariak alkarteak dü xede hau eramaiten, eta 60 bat aktür, dantzari eta kantari badira. Parte hartzeko lekü baratzen da orano. Interesatürik bazide idazten ahal düzüe Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eala.
Iulen Guiresse joan da lehen bilkürala mikroaren lüzatzeko :
Xiberoko ikastolen aitetamek eta Manex Erdozaintzi Etxart kolejioko aitetamek antolatürik. Egünaldi ejerra igaran da igantean Pagolan.
Iulen Guiresse han günüan :
