XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

7 hilabetez pastoraleko mustrakak jarraikirik Séverine Dabadie ofizioko argazkilariak libürü batetan bildü dütü bere argazkiak oro.

Abentüra hortaz ari zaikü Séverine Dabadie: 

Sarako idazleen biltzarraz gain, neskenegün hontan Xirun arrestiko 15.30tan mintzaldi musikatu bat beitate Irabarneko elizan, hor erosgei dirate pastoraleko liburu horik.

 

Previous Next

Xiru festibalak Gotaine eta Irabarneko karrikak alageratüko dütü aurten berriz ere…
Aurten bidajeak eta ahaideak mezü gisaz hartürik müsikaz eta ikusgarriz pasearaziko gütü.

Mememento azkarretan Haratago kontzertüa eta Ketariatik mündürat pastorala, aipatzen deitziegü: 

Previous Next

Izkibatü behar diren jeikaldiak oto batetan igaiten dira oto metatze baten denboran, 2 pertsonen artean edo pertsona batekin eta 10 bat minüta irainen düe. Eüskaraz eta frantsesez.

Xehetarzünak Michel Foucher-ekin:  

Previous Next

MUSIKETA DANTZA ikusgarria apirilaren 1ean Mauleko Jai alai-ean date.
Atharratze eta Mauleko müsika eskolek müsika eginen düen artean, xiberoko 12 dantza eskoletako taldeek bederazka dantzak emanen dütüe.
Arratseko 7 orenetarik aitzina zer jan badate, eta 8 ak30 orenetan ikusgarria.
Añeta, luija eta Julien Lucuix:

Previous Next

Xiberoko Irakurleen Taldea arrahasten da lehen hitz ordü batekin : bihar Joseba Sarrionandia idazlea jinen da Hzbentik-enean , « Munduari bira eman zion ontzia »  libürüaz elestatzeko 4ak30tan.
Hontan Elkano nabigazalearen garaiala eramaiten gütü düala 500 urte eta alkarrizketa maneran eleberri bat kontatzen.
Talde hau Covida beno lehen barnekaldeko irakurleen kluban biltzen bazen, 12 bat dira eta horrentako xiberoan idazleen jinarazteko gogoa üken düe. Atzamaiten beitüe inportant obren gainen mintzatzera.
Libürüa ez badüzüe irakurririk ere, joaiten ahal da, gogoa piztüko beitü. Neskenegün arrestitan 4ak30tan Hebentik enean.
Mixel Etxekopar :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan