XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

500 jente beno haboro biltzez arrakasta gaitza bildü dü neskenegün arratsan Prefostan igaran "Bekat´Uros" LGBTQIA+ komünitatearen aldeko bestak !
Gazte ala zaharrago, hebenko ala hanko jente franko hüllantü da eta momentü goxo bezain alagera bat igaran.
Prefosta alkartekoek eta Altxaliliak kolektiboak züan antolantzen.

Han paseatü gira :

Previous Next

Neskenegünean presentatürik izan da aurtenko trajeria: Sibastarrak pastorala.

Kargü eramaile eta 85 arizaleak, oro Urdiñarbeko dirate.

Xehetarzünak oro Aitzina Be alkarteko Lüxi Aguergaray eta Peio Bedecarratz-ekilan:

Pastoralaren istoria Maritxu Negelua idazleak argitüko deikü, dagün aldian... 

Previous Next

Astebürü hontan Maulek lehen maskarada eman dü ebi pean !

Püblikoa numbrean hüllantü zen Mauleko gazteriaren jauziak so egiteko eta pediküak behatzeko.
Gure mikroan haien artean paseatü dügü :

Previous Next

Urtarrilaren 21an Atharratzeko Prefostan barnekaldeko lehen LGBTQIA + egünaldi eüskaldüna antolatürik da. Okasioneko barnekaldeko LGBTQIA+ komunitatekoak bildü dira « Altxaliliak » kolektiboa sortzeko.
Prefostako alkartekoekin boti « Bekat’uros » egünaldia antolatü düe.
Helbürüa : nortasün güziak süstengatzea eta eüskarazko LGBTQIA+ kultura aitzinean jartea.

Dom Campistron eta Jüje Thiry antolazaleak :


Eguerditan bertso bazkaria date Irati Alcantarilla eta Ander Sarriugartekilan, Entretxatak, Altxalilien drag show-a, Iruñako Euskabaret, Zetkin taldea eta DJ.
Previous Next

Izen emaiteak abiatürik dira Euskarabenturarentako!

Hau uztailan hilabete osoan, Euskal Herria ezagutzeko parada ezinago hobea da 16 ta 17 urteko gazte euskaldunentako.

120 gazteetarik guti baizik ez dira xibero ta iparraldeko. 

Horrek xedea dudetan jarten duelarik.

Zentako Iparraldeko gazteak lehetarzün diren erraiten deiku Euskarabenturako koordinazale den Txomin Malharin-ek:

izen emaiteko deit Txomin : 06.25.13.30.56

edo idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Giltzak:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan