- Kultura
- Agerraldiak: 1074
Olentzero bortütik eraitsiko da neskenegünean !
Egüberriko giroan sartü dira Xiberoko haurrak. Basabürüko ikastolan harekin Atharratzeko karrika üngürüa eginen düe.
Prestaketetan hüllantü gira :
Egüberriko giroan sartü dira Xiberoko haurrak. Basabürüko ikastolan harekin Atharratzeko karrika üngürüa eginen düe.
Prestaketetan hüllantü gira :
Txomin Peillen eüskalzain xiberotarra eta idazlea zentü da.
Huna egin geneion azken elgarrizketa lüzea :
Düala 50 bat urte idazten hasirik, pastorala, kantore, kronika, eleberri, saiakera eta beste idatzirik; berriki Xarles Bidegain-en ordari gisa euskaltzain oso izendatürik izan da.
Zentako idazten düan, zentako eüskaraz, eüskara eta eüskaltzaindiari zer ekarri nahi lükian eta beste kontatzen deikü:
Igaran astetik geroz Gonzalo Etxebarriak Uztaritzeko Ttok galerian pausatü dütü bere koadroak.
Bolumen ttipietatik hasi nahi zen aldi hontan pertsonaje misteriotsü zonbaiten sortzeko. Buztina lantü ondoan, formak kolore gama berritü batekin oihalan ekarri dütü, gris eta holli desbardinak erabiliz.
Erakuska ikusgei asteazkenez egünaldi osoan, astehart arratsez 5onetarik 8onetara eta ostegün arrestiez 3orenetarik goiti.
Gonzalo Etxebarria :
Mauleko herriko gazteek aurten maskaradak emanen dütüe bedatsearen jinarazteko.
Emanaldiak oro arrestiko 3ak 30tan hastekoak dira.
Urtarrilan
15ean : Maulen (Lextarreko plazan)
22an : Atarratze
29an : Pagola
Barantailan
5an : Mendikota
11an : Gamere (Neskenegünez)
19an : Ürrüstoi
25ean : Altzürükü (Neskenegünez)
Martxoan
4an : Muskildi (Neskenegünez)
11an : Idauze Mendi (Neskenegünez)
19an : Zalgize
26an : Urdiñarbe
Apirilan :
2an : Larraine
9an : Barkoxe
16an : Sohüta (Hokin)
22an : Maule (Maule gaineko arrabotüan)