XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

6. diska elkitzen dü Jean Michel Bedaxagarrek

6. diska elkitzen dü Jean Michel Bedaxagarrek

Erresiñola izeneko diska elki berri du Jean-Mixel Bedaxagar-ek. 6garren diska dü, lehena düala 40 urte justo grabatürik izan zelarik.
Diska hortan Errege Belda akordeoi joileak lagüntzen dü bai eta Juan Mari Beltran, txirula Kornemusa eta beste instrumentü zonbaitekin.
Erresiñola izena düan diska hortan 15 kantore badira, ahaide berri zonbaitekin, Xalbador-en Esperantza gabeko amodioa testua musikatü beitü.
Hortaz gain, Alienor pastoraleko hontü zütüan kantore zonbait entzüten ahal dira ere.
Elkar argitaletxearekin argitaratürik, oraidanik goiti salgei da .
Jakin ere azaroan Urdiñarben kontzertüa eman gei dü, data finkatü ondotik xiberoko botzan jakinaraziko deizüegü.

Jean Mixel Bedaxagar :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan