XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Hebenko historia hebenko ikuspüntü ta hizkuntzan!!

« Baskoniako notiziak, iparretik ikusiak » idatzi berri dü Jean Louis Davant-ek.

"Histoire du peuple basque" jadanik idatzi bazüan, aldi hontan eüskaraz izateaz gain, llabürrago eta ahinago da.

Alta, aitzineko libürüan ez bezala, aitzinhistoriatik abiatzen da eta itsasoa, literatüra eta oraiko egoera barnatzen dütü.

Alkarrizketa llabürra:

OSOA:

Previous Next

« Lotsarik gabe » bere lehen erakuska estreinatüko dü Patxi Capot-k Kakotxa kültürgünean.

Badü aspaldi Patxi Capot-k etxen margoak eta kolageak hontzen dütüala.

Bere lana presentatü deikü :

Bere obrak ostiraletik goiti ikusgei izanen dira Kakotxan Atarratzen. Züntzür bustitzea arrestiko 7 orenetan izanen da.

Jakin beste erakuska bat prestatzen düala Kalostrapen ikusgei izanen dena maiatzaren 31 harat.

Previous Next

Aste undar huntako Mauleko ainherak festibalealat, Leïla Shahid-ek Palestindarren botza ekarriko dü.

Bigerren aldikotz Mauleko herriko etxeak kültürren arteko alkar kürütxatze baten sortzeko helbürüa dü.

Aurten palestina date aipagei nausia : hitz hartze, filma, palestinako apaidü eta bai eta ere müsika.

Ohitarazi behar da Mauleko herria Palestinako herri batekin biazkatü dela eta arramaiatz ondarrean 10 bat Mauletar harat joanen direla.

Hortaz gain, igantean Erronkarriko ibarrarekin alkar biazkatzeak egüna markatüko dü.

Egitarau osoa Mauleko herriko etxeko webgünean.

 

Louis Labadot: 

Previous Next

Amaiureko gaztelüaren erortearen 500 urteen kari Amaiureko gaztelüko alkarteak lan hori galtegin zeion.  Amaiur gaztelüaren sarraskia üsü aipatzen bada, Nafarroko erresümaren desegitea ez da sobera ezagün.

Komiki honen bidez gure historia gogoalat ekarten dü Asiskok.

Asisko Urmeneta :

Jakin presentaketak antolatürik izanen direla Ipar Euskal herri osoan. Libürüa esküetan ükeiteko jakin Baionako Elkarren badatekila eta xüxenka Asiskori galtegitez.

Previous Next

Haur kantü txapelketarentako 800 bat pertsona hüllantü dira Atherein !

Xiberoko xoko güzietarik jinik baita Lapurditik ere, 47 haur talde behatü dütügü.

Egün ejerra xiberoko kantagintzarentako !

Gure erreportajea hebentxe düzüe :

Irabazleen lista hebentxe :

Bakarka ttipietan : 1 Lescaray Lise 2 Quihillat Kattalin

Barkaka handiak : 1 Anuxka Etcheto 2 Mattin Lechardoy

Binazka ttipiak : 1 Maddi Cascu-Bordaxar eta Anais Challa

2 Leina Alkhat Larrandaburu eta Maialen Borda

Binazka handiak : 1 Anita Elkegaray eta Argitxu Arburua

2 Teja eta Ximena Quihillat

Taldeko ttipiak : 1 Larraineko eskola 2 Alozeko ikastola

Taldeka Handi :1 Bortüzaleak (atarratzeko kolegioa) 2 Bedatse liliak (altzürükütarrak)

 

Publikoaren saria : Anuxka Etcheto

Sorkuntza : 1 Mattin Lechardoy 2 altzaiko eskola

Sari berezia : Xiberoko kanoiak eta Sorzain (lapurtarrak)

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan