XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Okasionearentako « les amis du château » alkartekoek ikusgarri bat proposatüko düe, urte oroz bezala.

"Maule kontatüko balidate" ikusgarriko mustrakarat hüllantü gira :

Üztailaren 21, 22 eta 23an ordüan Mauleko gaztelüko harresien azpian düzüe hitzordüa 21ak30tan.

 

Previous Next

Mauleko dagün urteko maskaradakariek gaüaldi bat antolatü düe maskaraden zentzüaz, 30 gazte hüllantü dira jakilegoen behatzeko; joan gitüan:

Dantzaz ere mintzaldi bat eginik izan da Sü Aziak alkartearen partetik; dantza garai modernoetan kanbiatzearekin batean maskaradak ere kanbiatü direla ikusi dügü, besteak beste.

Jon Iruretagoiena hitzaldi emaileak xehetarzünak emaiten deizkü:

Mauleko maskaradakarien mintzaldi osoa, hizlariak J.M Bedaxagar, Patrick Queheille Kanpo, Johañe bordaxar:

Previous Next

Xiberoko besta inportantenak bihar hasiko dira Louis Labadot merak gazteer herriko giltzak emanen dütüalarik. Besta igante arte lüzatüko da.

Üsatüzko programa aberatsa antolatü dü besta komiteak bena berritarzün zonbaitekin.

Junes Bedaxagar :

Berrizpiztü berri den Pitxu gaztetxeak ere kontzertüak antolatü dütü.

Ainiz Elgoyhen eta Maiana Liguex :

Azkenik Zinka ostatüa zabalirik egonen da 4 egünez. Üsatüzko presoen bertso bazkariaren ordez bertso-poteoa antolatü düe ostegün egüertan eta neskenegün gaüan ikastolako aitetamek kontzertüak antolatü dütüe.

Ostegünean KANTA LEXTARRE !! hortaz ari zaikü Mixel Etxekopar:

Previous Next

1985ean banda maneran, ondotik K7-etan, eta orai CD maneran elki dütü Altzükütarrak taldeak bere kantore famatüak.

Azpimarratzekoa da sonüa lantürik izan dela!!

Xehetarzünak heben:

CDak Atharratzeko eta Mauleko saltegietan dütützüe.

 

 

Giltzak:
Previous Next

Euskaraz egünoroz bizitzeko parada eskeinirik da zazpi probintzietako  16-17 urteko gazteer. Maulerik abiatürik, Getxorat heltüko da hilabete ondarrean.

Goizez hogei bat kilometroko ebilaldiak eta animazioneak arrestiritan.

Aurten, iparraldeko 8 gaztek parte hartzen düe 125 gazte direlarik orotarat.

 

EuskarAbenturako parte hartzailek eta lagüntzailek horren berri emaiten deiküe:

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan