XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Masterclass'ean lehen 30 ikasleentako lekü!!

Ikasturte berri honentako dantza kurtsoak arra abiatzen dira.

Lizeoko ikasleentako eginik da hau eta lehen eta terminalentako süstut!!

Berritza alkarteko Graxiana Castillon:

Izen emaiteko lehen hitzordüa neskenegün goiz  hontan Mauleko alkarteen egünean, arrabotü gibelean.

Giltzak: ,
Previous Next

Dantza, antzerki, mintzaldi badateke zer ikus eta entzün !

Lehen hitzordu nausia setemeraren 17an izanen da « ondarrearen egunaren » kari abiatzea emanen beitzeio sasu kültüralari.

Clément Pottier :

Previous Next

Nula sortzen da gure nortarzüna edo pertsonalitatea ? Galto honi arrapostü baten txerka ebili da Elsa Oliarj Ines aloztarra.

2014an Sohütako eperra ikastolan sartü ziren 19 haur 8 urtez jarraiki dütü, ama eskolatik kolegio sartze egüna arte.

Dokumentala serie moldean muntatürik izan da, lehen 3 puzkak lehentze erakutsirik izanen dira neskenegünean Mauleko zinema gelan gaüko 8ak30tan Xiberoko ikastoln presentziaren 50.urteentako.

 

Züen botza hobetü Basabotzak alkarteari esker

Igan urtean sortürik, Claudine Arhancet kantari kantore kurtsoak proposatzen dütü. Izan talde handietan, bakarka, binaka edo hirunaka, Basa Botzak izeneko alkartearekin proposatzen dütü horik Basabürüan eta Pettarrean.
Botza muskülü bat izatez, honen hobetzea posible da, bai gorago edo azkarrago kantatzeko, bena ere botzaren ez hausteko.

Setemearen 10etik 25eala kurtso desbardinak proposatuko dutu nahiantek eseia dezen eta egiazko sartzea urrietan datekealarik.

Claudine Arhancet-en gana joan gira :

Kontaktatzeko : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

06 23 77 69 47 edo ere facebook en bidez

Previous Next

« Elixagaigai » beren lehen bestaz geroz beste proposamenik ere egin düe : ostatüa pelota partidetarik landa, gure zaharrak ikusgarria, kontzertü, maskarada ondoko, korrika kültürala..

Hortaz gain alkarteer ere günea proposatzen düe, süstut dantza eta müsika mustrakentako .

Bena bereziki lehen urteko  lana günearen berritzea izan da, sükaltea  arrafreskatü beitüe.

Behala Poitiers-ko antzerki talde bat hor egonen da trebaketetan.

Haatik lehenago, aste undar hontan Muskildiko bestetan hitzordüa emaiten deizüe. Igante gaüan pelota partidetarik landa Xizterra Zaharreko ostatüan kantan aritzen ahalko zidee !

Maika Etxekopar eta Maritxu Negelua :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan