56 000 pertsona pürü hilik eta desmasia ikaragarriak… barantailan Kurdistana hunki züan lurrikararen hesak ikarragarriak ziren.
Hilabete zonbait igaran dira orai bena beharrak beti hor dira batez ere Turkian gobernamentüak lagüntza humanitario internazionala ez beitü üzten igaiten. Xiberotik bi langüntzale joan ziren aste bat berantago eskü kaldü baten ekartea.
Hanko berri eman zeiküen denboran eta sartü zirelarik gaüaldi bat antolatürik izan zen Prefostan Kurdistaneko biztanleen süstengüz.
Sos bilketa jarraikitzeko artista kolektibo bat, Prefosta alkarteko kideak eta Xisterra zaharrekoek aste berezi bat antolatü düe.
Honen berri emaiten deikü Patxi Capot-k :
Arramaiatzaren 10ean estreinatü da erakuska bat Xisterra zaharrean Eüskal herriko eta hürrünagoko artisten 40 bat obrekin. Arramaiatzaren 18a arte ikusgei date eta egün hartan salmenta bat eginen da Kurdistanaren alte. Arramaiatzaren 16an aldiz Prefostan Zincaro eta Baltringue taldeen behatzeko parada dükezüe.