39 dantza eskoletako 1300 haur bildü dira astelehenean Atarratzen agitü den Dantzari Txiki egünaldia. Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatürik, urte oroz egiten den ospakizüna da hau, probintziz probintzi ebilten dena. Karrika üngürüaren ondotik 2 orenez dantzan ari izan dira plazan, bakotxak ezagützen zütüen dantzak emaitez. Aitetametaz gain, kurius andana bat jin dira Atarratzeko plazaren betatazera. Arrestitan dantza ikusgarri bat ikusi ahal üken düelarik.
Egünaldi ederra ordüan, aroaz lotsa izan badira azkenean denbora eder bat üken düe eta iparralde osoko dantzariak laketü ahal izan dira.
39 dantza talde baziren eta horietarik 11 xiberotarrak ziren :
- Kultura
- Agerraldiak: 946