Xiberoko ikastolek eta Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart koleijioak antolatürik igaran urteko kausitzeraren ondotik arrahorra dira maiatzeko azken aste ondarrean. Müsikaren egüna zen bezala, egün osoko egitaraua prestatü due aitetamek. Karrika üngürü, antzerki (amikuzeko zirtzilak eta mauleko kauteak), jokü haurrentako, eüskal kirol, bazkari eta prefosta kontzertü.
Ostiralean ere bai Mauleko Jai Alai-an, eskolan prestatütako Guk taldearen kantoreen arrahartze kontzertu bat emanen due. Antzerkian trebatürik, kolejio eta eskola desbardinetako ikasleek müsikaz lagüntüko düe gaüaldia.
Xehetarzünak oro Julien Lucuix antolazaletarik bat :
KONTZERTÜAK :
Guk eta gü / Murgi / Ziztada eta Rlantz/Atzarbale elektrotxaranga/ Dupla/ Rodeo /Dj üzkülüz
Guk eta gü saioan kantatzeko trebatzeko kantoreak :
Arbola :
Euskotarrak :
Arrantzale :
Uda :
Lagun :
Koblakari :
Oihan beltzean :
Eki eder :