- Kultura
- Agerraldiak: 1867
Lekürik ez da haboro Barkoxeko Dantz’haka ikuskizünarentako
Igaran igantean, Barkoxtarrek, Dantz’haka ikusgarriarentako azken mustraka egin züen. Igaran azarotik ari dira prestatzen hortan ariko diren 25 haur eta 51 gazteak. Barkoxeko errugbi taldea eta Etxahun kültür alkartea jüntatü dira ikusgarri horren hontzeko. Errügbia dantzarekin üztarturik date, bena müsika, argi, bideo eta antzerkia ere badirate. Antzerkiak lotüra eginen dü parte desbardinen artean. Ezi, parte bakoixean Eüskal Herriko historiaren 3 memento nausi aipatürik dirate: 778ko Orreagako güdüka, 1661eko Matalazen iraültza eta 1937ko Gernikaren bonbardaketa. Dantz’haka ikusgarria üztailaren 8an, neskenegünarekin, eta agorrilaren 4an ostirale gaüko 09:30etan Barkoxeko arrabotü tapatüan. Leküak erosgei BarkoxekoVival salgian, Maule-Lextarreko Xibero Bio Maulen eta Atarratzeko Unimarchén. Sophie Larrandabürü kantarien eskolazalea :
Otxanda Queheille arizalea :