XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Frantzian, Ospitaleak hainbat lanen mütüalizatzeko lürraldeka bildürik dira GHT (Groupement Hospitalier de Territoire) izenekotan.
Mauleko Ospitalearen kasüan, ez da sekülan galtozkatü Eüskal kostako ospitalearekin batü ala biarnesarekin.

2016an erabaki beita Pauekin sartzea alternatibarik aztertü gabe. Erran behar da ere Euskal Hirigüne alkargoa ez zela orano sortürik. ( 2017an sortü beita)
Mauleko Ospitaleak arrenkürak badütü, lehen, züzendari bat baldin bazen denbora osoz ari. Denbora batez bürürik gabe jauntsi du eta azken urtetan, züzendarigoa Oluekoarekin partekatürik izan da. Bena hau ez beitzen ontsa igaiten.
Züzendari autonomo bat denbora osoz atzamanik izan da 2022an bena ez dü iraun. Urte hatsarre hontan joan beita.
Aurtenko arramaiatzetik ordüan Paueko züzendarigoak dü Maulekoa ere eramaiten, halere Olueko züzendarigoarekin ez zena, akta zione minimum  bat segürtatuko zuela izenpetürik izan da. Mauleko ospitaleko aktibitate hein bat segürtatzeko.

Üngürgiro hortan dü antolatü EH Bai alderdiak Ospitalearen geroaz mahain üngürü bat neskenegünean. Hona bildü dütügün lekükotarzünak :
Arnaud Bourdé Donapauleko zainketa kontseilüko bürüa :


Arnaud Fontaine Euskal Hirigune alkargoako ordezkaria :

Mauleko ospitalea Iparraldeko sare püblikoari lotü !!

Oraiko egünean Mauleko ospitalea biarnoko sareari lotürik da.

Zaleska galtoa jinen da trenkatzeko ean halaber jarraiki ala Nafarroa eta eüskal kostaldeko ospitale sareari lotzeko.

Zentzü  hortan xiberoko EH Bai-eko hautetsiek mahain üngürü bat antolatzen düe neskenegün goiz hontan Mauleko zinegelan.

Hortaz ari zaizkü EH Bai-ko Leoni Aguergaray eta Benat Elkegaray :

Neskenegün goiz hontan Maule Baithan goizanko 10 etan.

Previous Next

Xiberoko eta mündüko gero eta gazte haborok bidajatzeko gogoa düe!
Argi Uthurriague eta Maika Arla ren gana joan gira, hilabete batez Vietnamealat joan beitira.
Beren bidajea eta beren ikusteko manera oraiko bidajatzeko beharrarekin partekatzen deiküe.

Xehetarzün haboro :

Previous Next

Bizikletaz Frantziaren trebeskatzea errefüsiatü talde batekin, hori izan da Anita Poineau-ren projektüa üda huntan.
Lagüntzale gisa haren izena eman dü Reborn trip projektüan, helbürüa zen Frantziko kültüraren deskubritzea eta partekatze momentuen igaitea kirolaren üngürüan.


Xehetarzün haboro :  

Previous Next

Aspaldin ezagünik den efektü bat da. Kabaleekin harremanetan izateak stress-a, lotsak anpletzen eta zabaltarzüna ekarten deikü, bereziki elbarritüekilan, gaüza gogorrak bizitü dütüen pertsonekin edo nekezietan diren haurrekilan.
Lexantzün « Grandi-ose » enpresarekilan instalatü da Anne Laure Bonnasie. Familia etxe hontan bere « cochon d’inde », llapi, gatü eta txakürrekin bere zerbütxüak proposatzen dütü. Üsü elbarrietiekin eta pertsona zaharrekin lan egiten badü, dener zabalirik dela dio :