XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Lagüngoaren galtatzea beti ürrats gogorra da eta orano haboro Xiberoa bezalako lürralde batetan. Alkartarzün azkarra izanik ere, elkar ezagützak nekezian diren jente zonbait blokatzen ahal dütü lagüngoa galtatzeko momentüan.

Mauleko kürütxe gorrian pobrezia eta bakartarzünaren goratze bat ikusten düe. Janari erosteko bonoak banatzeaz gain, aurten higienazko prodüktüen erosteko bonoak egiten dütüe. Bestalde arropa eta mübleak beti salgei dütüe Barennes karrikan, hur gaintitzeak agitzen direlarik lagüngoa eskeintzen düe, sokorri formakuntzak proposatzen handi eta ttipier eta FLEU izeneko migranteen lagüntzeko ikastaldi zonbait animatzen dütüe.

Previous Next

EuskarAbentura espedizione bat da, 16 eta 17 utetako euskaldün gazteek parte hartzen ahal düe ebilaldi hortan. 
Eüskal herria zeharkatüko düe, orotara 27 herrietarik iganez.
Helbürüa da euskaldün gazteen artean alkartarzün baten sortzea eta gazteen pusatzea eüskaraz aritzea. 
Etapa bakotxean gazteek parada ukenen düe probintzia bakotxeko kulturaren deskubritzeko, kümit zonbaiteri esker, musikalari dantza talde… 
Aurten 20 iparraldeko gazteek parte hartzen düe ebilaldian, sekülan beno haboro. 
Atharratzerik partitü dira uztailaren 1an eta heltüko dira uztarilaren 31an Getxorat, Bizkaian. 

Xehetarzünak heben atzamanen dütützüe : 

 

Previous Next

Arramaiatzaren 17an, SSIAD etxenko artatze elkarteak biltzar nausi bat antolatü dü 2024 urteko bilanaren egiteko beren langileekin. 
SSIAD artazale talde bat da erizainez eta erizain lagüntzalez eraikirik. Goiz oroz, joaiten dira jenten etxerat xahatarzün arten egitea. 60 eri beren gain hartzen dütüe, 54 adineko jente eta 6 ahalmen urriko jente. 
Biltzar nausitik elki da bilan positibo bat : beti hainbeste galto badüe eta heltü dira langile eskasaren ordezkatzea. Bena orano hobekitzen ahal dira erakargarriago izateko, langile berrien aijago atzamaiteko. 
Langileak ere ontsa senditzen dira beren lanean boztarzün inkestaren abea. 
Ondoko helbürüak : Lehendakari berria lagüntü eta segitzea jenteen lagüntzaren hobekitzen. 
Düala bi urte igan den erreforma berri bat ere aipatü düe « service autonomie » deitzen dena. Erreforma horrek nahi dutu SSIAD bezalako elkarteak bateratü etxeko lagüngoa zerbütxü batekin. Bena xede horren errespetatzea gaitz izanen da. 

Xehetarzünak emaiten deizkü Pauline Radixek, elkarteko lehendakari ohiak : 

 
Previous Next

80 urte berantago familiak korpitzak atzaman nahi dütü.

1939ean, Españako gerla zibilaren ürrentzean Izabako bi errepüblikanoen korpitz ützik izan ziren bürüa muztürik Santagrazin…
Izabako familia Santagraziko artzañ gida batekin korpitzen günearen arratzamaiteko. 
Zokokatze lanak egin nahi dütüe orai korpitzen atzamaiteko.
Ez balitz posible, Orhitharri baten ezarteko helbürüa düe ondoko hilabetetan.
Ber denboran Frantses estatüa epaitegiala eraman nahi lükie. 

Xehetarzünak heben atzamanen dütützüe Lloan Mohorade Bidegai Santagraziko artzañari esker:

 

 

Previous Next

Burger gaüaldi bat izanen da arramaiatzaren 20ean gaüko 7 orenetarik harat Gambetta karrikan. Gaüaldi hori Xiberoko komertsanten batarzünak dü antolatzen eta bigerren edizio da aurten. 
Karrika hortako mozkin saltzaleek Burgerrak eginen dütüe beren saltegiko mozkinekin eta erakusmahainak ere etxekiko dütüe. 
Müsika animazio bat badate Michel Garat eta haren lagünekin, bai eta ere Haurrentako joküak. Pantaila handi bat ezarririk date errügbiko partidaren zabaltzeko. 
Burger horik behar dira manhatü aski zale Xiberobio izeneko saltegian. 

Xehetarzünak emaiten deizkü Graxiana Castillon, Xirikota saltegiko jabeak :