XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Anbülentziaren lana zinez kanbiatü da !!

Untsalaz, jente erien karreatzera eta zaintzera da anbulantziaren ofizioa. Covid planetaren ondorioz, Apürtü zaie jendeen heina bena lan kargüa zinez goratü autoa eta tresneriaren xahatze eta aidestatze mesüreengatik. Covidaren lehen pusarekin sufritü düe anbülentziako langileek eta bigerren pusarekin hobeki iragan bada ez da aisa izan bardin.

Xiberoan, sei anbulentzia enpresa dira Maulen, bat Lixozen, bat Atarratzen eta bat Liginagan harat hunaka oroen segürtatzeko.

 se:

Previous Next

Jente gero eta haborok osagarri arrenkürak badütü, eta ez Covidari lotürik bakarrik.

Arrenküra hanitx bürütiki jiten dira eta hobeki erran emozioeneen küdeatzeari lotürik.

Erremedioekin ondorioak desagertarazten ahal badira, egiazko arrazo edo arrenküra ez da sendatürik Sohutan Shiatsu eta sendatze energetikoak eskentzen dütüan Sophie Marcellin'en arabera:

Previous Next

Jean Michel Laxalt Atharratzeko ospitaleko lehendakariak ohorezko legionea üken berri dü covid kozadüraren kontre egin dütüan ekintzengatik.

Atharratzeko ospitaleko berriak eman deizkü ber mementoan : hogei bat pertsona positibo agertü dira egoiliar eta langileen artean egüberriko besten ondorioz. Ihorek ez du eritarzünaren forma graberik bildü bena ospitaleak bere bortak zerratü dütü publikoarentako.

 

Mauleko ospitalean txertatzeak abiatü dira. Christian De Gaye bedezia:

Previous Next

Xiberoko CPTS osagarri batarzüna eta Mauleko ospitalea elkarlanean erauntsi düe enpeltatze güne baten sortzeko Xiberoan.

Departamentüko bederatzigarena da. 75 urte beno haboro dütüen xiberotarrer, osagarri langiler eta eritarzün larriak dütüen jenteer züzentürik da.

Carole Otegui CPTSko korrdinatzaileak xehetarzünak eman deizkü. Christian De Gaye Mauleko ospitaleko bedeziak ospitaleko berri eman deikü ber mementoan. 45 egoiliar eta 50 bat langile Covid positibo agertü ziren azken hilabetetan.

 

Previous Next

Stéphanie Lauga Monein herrian naturopata da eta Xibero bio Mauleko saltegian noiztenka hüllantzen da, nahi düanari aholkü emaiteko.

Korpitzaren beharrak hobetzeko, elikagai eta olio esentzialetan bermatzen da.

Gure kozügabetarzüna (imünitatea) azkartzeko aholküak emaiten deizkü.

Gaia barnatü nahi badüzüe, ARONAT webgüne edo facebook ostoalat hüllantzen ahal zide.

Stéphanie Lauga :