Maider Heguiaphalek, düla 9 urte zabaltü züan bere bilo apainketa salua Maulen. Urte bürü horren kari, xede berri baten eramaitea deliberatü dü.
Martxoaren lehenetik goiti, kasketen eta oihalezko espunjen saltzea deliberatü dü. Kasketa eta oihal horietarik irabaziko den sosa, minbiziaren kontre borrokatzen den alkarte bati emanen dü, « Le Petit Prince d’Angelu » izenekoa.
50 kasketa eta oihal egin dütü, eta horiek bere saluan erosten ahal dira, Mauleko Victor Hugo karrikan.
Maider Heguiaphal :