Evelyne Barthou eta Maxime Duviau Paueko ünibertsitateko bi ikerlariak, xiberoko gazteriari interesatü dira. Hatsarrean üngüramenari bürüz galtozkatü nahi bazütüen, kültüra eta üsantxak ere aztertü dütüe. Horrentako xiberoko 15 et 30 urte arteko 226 gazteri (%12.4a) galto zonbaiti ihardestera galtegin deie, xiberoan bizi direnak ala ez. Hortan hainbat gei aipatü dütüe, adibidez haien ebilbidea, lürraldearekin harremana, nekeziak xiberoan bizitzez, haien inganioak etab.
Maxime Duviau :
Artikülü zientifiko hori ikusi nahi badüzüe « Etudes Rurales » aldizkarian atzamaiten ahal düzüe interneten, « Ici on vit plus simplement » izenarekilan.