XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Arrokigan, Barkoxen, Eskiulan eta Ospitale Pean, « Elkarbidea » izeneko xedea sortü da, « Barkoxe Bizi » alkartearen ideiatik joaitez. Bere helbürüa ateleri ezbardinen proposatzea da, hala nola gitarra kurtsoak, argazkilaritza kurtsoak, eüskara kurtsoak, bizikletak arranjatzeko ateleriak, sorterroari (ala genealogia) lotüriko ateleria herri horietako historiari bürüzko mintzaldiak haurrentako istorio kontaketak bai eta permakültara ateleriak eta mendi ibilaldiak ere. Astean zehar permanentziak badira ere.

Iragan agorrilan hasi ziren pentsamentükatzen, lau herri horien biziarazteko manera bati eta egün arte erauntsi düe horietan jente andana bat hüilantaraztez. CAFak deliberatü züan ere haien lagüntzea, eta horri esker, gei düe jarraiki beste aktibitateak proposatzez.

Marcel Castège :

Santagrazin radon gasa atzamaiten da

Gas natüral bat da hau lürretan agertzen dena eta ezkapatzen dena egünan kurtsean. Ipar Eüskal Herriko 11 herri 3. mailako zonan ezarririk izan dira. Erran nahi beita Radon -ari kasu egin behar den herria. (Biriatu, Uruna, Ezpeleta, Sara, Arrosa, Orzaize, Lasa, Uharte Garazi, Arnegi, Hozta, Donaixti-Ibarre eta Santagrazi).
Radioaktibitate apal bat düan gas bat da hau eta horrek minbiziak ekarten ahal dütü lüzaz egoiten bagira kontaktüan horrekin. Tabakoaren ondotik, birikien minbizia sortzen düan 2. kausa da Frantzian.
Horren kontre jesto sinple bat bada egiteko leihoen zabaltzera egün oroz.
Halere noiztenka jesto sinple horik ez dira aski osagarrian ondoriorik üken ez dezen heinetara joaiteko, horrentako obra zonbait egiten ahal dira.

Hori oroen esplikatzeko, CPIE (ünguramen ikerketa eta pedagogia erakundeak) eta ARS (eskualdeko osagarri erakundea) agentziek proposatzen dütüe WEBinario bat.
Ostegün hontan (urtarrilaren 16an) arrestiko 5ak 30tatik goiti.
Izenaren emaiteko deitzen ahal da  05 59 37 47 20 zenbakiala.
Urtarrilaren 30ean ere bilküra pübliko bat egin gei da Uharte-Garazin non eta dosimetra zonbait banatüko diren jentek hen etxen neur dezen
Philippe Iñarra CPIE ko langileak haboro erraiten deikü : 

Doula zerbütxüa proposatürik da Maulen

Urtarrilan plantatürik, Charlotte Doula sur ton Chemin entrepresa berria bada.
Doula batek, lagüntzen dütü haur bat ükenen düen edo üken berri diren bikoteak. Masajeetan eta behatzean oinarritürik, prestazione desbardinak proposatzen dütü ; ama, haurra edo ere aitarentako.
Momentü gaitzak izaten ahal dira sortzeak eta Doula batek hanitx lagüntzen du hortan. Audela depresione post partum delakoak jente hanitx hunkitzen dütü, zenbakien arabera ama berrien %10neta %20a artean.
Horrentako güne bat proposatzen du Maulen bena etxetara igitzen ahal da ere.  Hitz orfüen hartzeko edo xehetarzünentako sare sozialen bidez edo ere 06 46 26 92 09 telefono zenbakiala deitzez.
Entrepresa haü lagüntürik izan da ere CLEJ 9aren eskütik.
Charlotte Turon-Barrère :




6 urte Mai massaje zabaltü dela

Xiberoan atzamaiten dire zerbütxüetan, badü urte zonbait orai Maider Dascon-ek masajeak proposatzen dütüala.

Maulen 2018tik instalatürik da kabinet batetan, masaje Kaliforniarrak edo hawaiarrak proposatzen dütü. Horien berezitarzüna besoaren aitzineko parte osoa erabilten düala masaje egileak, esküak baizik erabilteko partez.
Ber orientazione baten ondotik erabaki du lan hortara joaitera.

Edozoinentako egiten dütü, haurretarik adineko jenteala arte. Bere ustez masajeak urtean behin beno haboro errezebitü behar lüke korpitz bakotxak.

Maider Dascon :



06 51 01 84 56 telefono zenbakiala deitzen da ordüan hitz ordü baten hartzeko. Opari sasu hontan, eskeintzeko ‘bons’ delako zonbait egiten ahal dütü ere.
Previous Next

« Xiberoko kolektiboa » alkarteak, mauleko zahar etxearekin projektü bat eraman dü.

Bertako 20 bat zaharrek parte hartü düe agenda baten sortzean.

8 hilabetez erauntsi züen talde ttipitan libürü honen egiteko.

Eüskaraz eta frantsesez den agenda hortan zaharrek emaniko leküko, errezeta, eta beste ohitzapenak atzamaiten ahal dira.

Zaharren xedea haien ohitzapenen partekatzea bazen, alkartearena berriz, adinekoek orano projektüen eramaitea gai direla zen.

Agenda hori erosi nahi badüzüe « Tandem » libürütegian, « Lezpi » prentsan edo alkartean salgai da.

Miren Juzan :