Urtarrilan plantatürik, Charlotte Doula sur ton Chemin entrepresa berria bada.
Doula batek, lagüntzen dütü haur bat ükenen düen edo üken berri diren bikoteak. Masajeetan eta behatzean oinarritürik, prestazione desbardinak proposatzen dütü ; ama, haurra edo ere aitarentako.
Momentü gaitzak izaten ahal dira sortzeak eta Doula batek hanitx lagüntzen du hortan. Audela depresione post partum delakoak jente hanitx hunkitzen dütü, zenbakien arabera ama berrien %10neta %20a artean.
Horrentako güne bat proposatzen du Maulen bena etxetara igitzen ahal da ere. Hitz orfüen hartzeko edo xehetarzünentako sare sozialen bidez edo ere 06 46 26 92 09 telefono zenbakiala deitzez.
Entrepresa haü lagüntürik izan da ere CLEJ 9aren eskütik.
Charlotte Turon-Barrère :
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 314